XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Txanogorritxo Bazen behin basoko etxe txiki batean bizi zen neskatxa bat.

Beti, beti, bere amonak egindako txano gorria eramaten zuenez, jende guztiak txanogorritxo deitzen zion.

Egun batean amak deitu eta hauxe esan zion: - Txanogorritxo, hartu ogia eta gazta duen saskia eta eramaiozu amonari, gaixorik dago eta.

Kontu handiz ibili behar duzu basoa zeharkatzean, otsoarekin topa zaitezke eta.

- Bai amatxo, ez kezkatu erantzun zion Txanogorritxok.

Txanogorritxok saskia hartu eta bere amonaren etxerantz abiatu zen basotik zehar.

Txanogorritxo amonarentzako loreak biltzen zegoela, bapatean otsoa agertu zen eta....

- Nora zoaz Txanogorritxo? galdetu zion.

- Nire amonaren etxera noa, saski hau eramatera, gaixorik dago eta -erantzun zuen.

- Lasterketa egingo dugu, ea korrika nor heltzen den aurrena, ni bide luzeenetik joango naiz eta zu bide laburrenetik esan zuen otsoak.

Baina gezur hutsa esan zion eta otsoak lasterbide bat hartuta, Txanogorritxo baino lehenago heldu zen amonaren etxera.

Tak, tak!, atea jo zuen otsoak.

- Nor da? esan zuen amonatxoak.

- Txanogorritxo naiz, amona, janari pixka bat ekartzen dizut erantzun zuen otsoak.

- Sartu, sartu barrura, atea irekita dago.

Otsoa, amona jateko asmoz sartu zen, baina amona arin-arin armairu barruan izkutatu zen.

Segidan, otsoa amonaren arroparekin oheratu zen.

Geroxeago Txanogorritxo heldu zen eta atea jo zuen: tak, tak! - Nor da? erantzun zuen otsoak ahots leunez.

- Txanogorritxo naiz amona, janaria ekartzen dizut erantzun zuen.

- Sartu, sartu barrura, atea irekita dago.

Txanogorritxo etxean sartu zen baina itxura arraroa nabaritu zion amonari eta... - Amonatxo, bai belarri handiak dituzula! - Zu hobeto entzuteko dira.

- Amona, bai begi handiak dituzula! - Zu hobeto ikusteko dira.

- Baina amona, bai aho handia duzula! - Zu hobeto jateko... a. a. a.

Eta otsoak ahoa ireki zuen Txanogorritxo jateko, baina Txano-gorritxok salto bat egin eta ihes egin zuen.

Handik zebilen ehiztari batek, oihuak entzun ondoren etxean sartu zen.

Otsoa, ehiztaria ikustean, ikaratu egin zen eta korrika hasi zen; sekulan ez zen gehiago basora itzuli.

- Amonatxo non zaude? oihu egin zuen Txanogorritxok.

- Hemen nago, armairu barruan izkutatuta!.

Txanogorritxo eta ehiztariak amonari laguntza eman zioten eta biak oso pozik jarri ziren.